
Iván Gómezen jarduna pixkanaka irudiak, objektuak, espazioak eta pertsonak erlazionatzeko moduekin arduratu da. Harremanaren, «arteko» eta jorratzeko modu ezberdinen auziaz arduratzen diren diziplina ezberdinetan hibridatzen da bere lana. Zinema, praktika artistiko, komisariotza, bitartekaritza eta idazketaren bidez landu du nozio hori.
Arte Ederretan lizentziatu zen UBn, Artean Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra lortu zuen UPV/EHUn eta Kritika eta Profesionalizazioko Arte Garaikideko Kudeaketa ikastaroak egin ditu NODE zentroan (Berlin). Gaur egun, bere produkzio artistikoa UPV/EHUko Ikerketa Artistikoko doktorego ikasketekin uztartzen du.
Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao, Feria ARCO Lisboa, Sala Rekalde eta Arteleku bezalako testuinguruetan hainbat proiektu komisario eta bitartekari izan ditu. Obrador Kultur Elkarteko (Bilbo) presidentea da, eta bere kideekin batera, elkartearen urteko erakusketa programaren komisarioa da. Bere lana Center d’Art La Capella, MAMM (Medellín), Koldo Mitxelena, Museo Vostell Malpartida, Casa Encendida bezalako espazioetan ikusi da eta Hamaca edo Pi-Fernandino artxiboa bezalako bildumetan dago.
Instagram
Facebook