Arbeit macht frei
NEUTRALE ZONE
Es wird ohne Anruf
sofort scharf geschossen.
Turisten autobusak Sachenhausenen deskargatzen. Sarreran, Alemania naziko kontzentrazio-esparru guztiei ongietorria ematen zien legenda irakur daiteke: Arbeit Macht Frei (lanak askatu egiten du). Turistek mapak begiratzen dituzte, argazkiak ateratzen dituzte eta informazio-karteletan irakurtzen dute nola toki horretan erreklutek txanpona faltsutzeko lan egiten zuten. Aurrerago, langile batzuk landa eraberritzen ari dira, erabiltzaile berrien beharretara egokituz.
