DENBORA-TOLESAK

2025
Sala Menchu Gal, Irun

Haizea Barcenillak komisariatutako erakusketa, Irungo (Gipuzkoa) Menchu Gal aretorako. Erakusketak aurreko piezak biltzen ditu, baita zenbait site-especific instalazio ere, gorputzekin lotutako gatazkak jorratzen dituztenak, tokiko mugako egoerari arreta berezia eskainiz.

«2018 eta 2020 urteen artean, Faisaien Uhartea ardatz diskurtsibo gisa erabiltzen duten hainbat proiektu gauzatu zituen. Irlatxo txiki hori «entre» baten metafora da hemen, harreman estetiko-sozialetan dauden problematiken berri emateko. Era berean, proiektu horiek beste diziplina batzuekin lankidetzan aritzeko balio izan dute, hala nola irakaskuntzarekin, arkitekturarekin, antropologiarekin, Irungo Pio Baroja institutuarekin eta Madrilgo Arkitektura Goi Eskolarekin.

Erakusketa honetarako, Haizea Barcenilla komisarioarekin batera, gorputzei buruz subjektu historiko gisa egin zitezkeen irakurketak landu ziren. Lankidetza horren ondorioz, podcast bat sortu zen, hiru kapitulutan banatua, eta horietako bakoitza erakusketak sortzen dituen hiru guneetan kokatzen da. Lehenengo espazioa aretorako berariaz egindako esku-hartze bat da, ikuslearen gorputzari dei egiten diona eta Pirinioetako Bake Itunen garaian uhartea okupatu zuen pabiloia aipatzen duena. Espazio horretatik bi gela txiki ateratzen dira, bakoitzak bere QR kodeekin, podcastaren hurrengo kapituluekin lotzen gaituztenak, Ivan Gómezen pieza desberdinak elkarren aurka borrokan ikusten ditugun bitartean. Iragan sutsura eramaten duten sutondoen eta hondakin organikoen artean, non existentzialak ebaneszentziarekin topo egiten duen. Errepresentazioaren eta bere materialtasunaren artean tolesten diren gorputzak.

Horrela, erakusketak linealtasun historiko bat berreraikitzen du espazio komun baterako ihesbide gisa, nondik historiak izozten duena desegiteko eta esperientzia estetiko bat marrazteko harreman-tresna

gisa»