POR LA SOMBRA NO QUEMA
Umea nintzen. Mahaian eserita geunden amonak lapikoa sutatik kendu eta purea zerbitzatu zuenean. Kea zerion eta ni goseak nengoen. Nire ezinegona ikusirik, aitonak txantxa bat egiten dit:
– Itzalagatik ez du erretzen.
Koilara plateraren sakonean hondoratu nuen, eta bi aldiz pentsatu gabe mingaina ireki zidan.
“Por la sombra no quema” ikerketa-lan baten ondorioz sortutako argitalpena da, irudiarekin idaztea jorratzen duena. Idazkera horretan, pertsonen arteko harremanei buruzko inpresioak azaltzen dira, artean, maitasunean eta familian. Liburuak, gainera, hiru kolaborazio ditu: Aurora Fernández Polancok eta Javier San Martínek saiakera bisual honen berri ematen duten bi testu aurkezten dituzte, idazkeraren esanahiaren bidez eta collageak teknika gisa duen testuinguru historikotik. Biek azpimarratzen dute alderdi formalen garrantzia. Aitor Etxebarria, bestalde, irakurketaren berezko denborazkotasunean sartzen da musika-konposizio batekin, soinu-banda bat balitz bezala, filmetik gertuko esperientzia batera eramaten gaituena.
Argitalpen urtea: 2016
Argitalpen lekua: Bilbao
Hizkuntzak: Euskara, Gaztelania, English
ISBN: 978-84-608-8428-6
Lege gordailua: BI-856-2016
Testuak: Francisco Javier San Martin, Aurora Fernandez Polanco
Itzulpena: Eider Zubiaur, Dave Edgar Passingham
Diseinua: Iván Gómez Gutiérrez
Neurriak: 250 x 200
Orrialdeak: 96pp.
Ale kopurua: 300
Finantzaketa eta laguntza: Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco


